XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MARIONETA AMETSAK gazte eta helduendako antzezlana aurkeztuko du gaur Iruñean Bulgariako
Iruindarrek ikusteko parada izanen duten antzez lan hori Tuteran ikusi zuten atzo, Nafarroako Jaialdien barnean.
Belgikan, Ganteko Txotxongilo Jaialdian, Luc Vincents saria eman zioten bulgariarren obrari.
Panpina klasikoak dantzan jartzen dituzte; mahai txotxongiloak erabili ere bai; bai ta objektu bizidunak eta haririk gabeko txotxongiloak ere.
Istorio motzak eta elkarren arteko independenteak antzezten dituzte.
Ideien orijinaltasuna, umore kriptikoa eta giza arazoen interpretazioa dira istorioen osagarriak.
Panpinak eszenografia eta musika taldeko kideek eginak dira.